LEHERTZEN EZ DEN GLOBOA

1-MATERIALA

·      2 globo
·      Kandela 1
·      Ura

2-NOLA EGIN?

     Lehendabizi globo bat airez bete eta bestea urez .Kandela piztu eta bi globoetara sua gerturatu.

3-HIPOTESIAK:

      Jokin: Nire  ustez, airezko globoa lehertu egingo da eta urezko globoa lehertu egingo da.
      Yara : Nire ustez , airea duen globoa goraka joango da eta bestea, ura daukana , ez da lehertuko.
Kike : Nire ustez, airezkoa hegan aterako da eta urez dagoen globoan ura lurrindu egingo da.

GERTATU DENA

Ura ez da erretzen ez eta lehertzen. Izan ere, globoaren behealdean ikusten den kolore beltzak uraren tenperatura handitzea eragiten du. Hala ere, ez da nahikoa globoa lehertzeko.  























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina