MATERIALA:
- Hiru azenario (tamaina berdinekoak)
- Ura
- Gatza
- Hiru ontzi berdin
NOLA EGIN:
Lehenengo,sartu azenario bat ontzi
bakoitezean.Ondoren,lehenengo azenarioan ura sartu,bestean ura eta gatza
nahastuta sartu.Azkenekoa dagoen bezala utzi.Azkenik lau egun itxaron erantzuna
jakiteko.
HIPOTESIA:
-Ura eta gatza dituen azenarioa handitu egingo da.
-Ezer gabe dagoen azenarioa dagoen bezala geratuko da.
-Urarekin dagoen azenarioari ez zaio ezer gertatuko.
GERTATU DENA:
Gatzetan sartutako azenarioa txikitu egin da.Uretan
dagoen azenarioa berriz handitu egin da eta hirugarrena berdin geratu da.
Uretan bere horretan uzten dugun azenarioa handitu egiten da. Honako hau, ezaguna den presio osmotikoaren ondorioa da. Bi likidoren kontzentrazioek berdintzeko joera hartzen dute. Azenarioak ur eta mantenugai asko ditu bere barnean, ontziko urak aldiz ez. Hori dela eta, urak azenarioaren kontzentrazio berbera lortu nahiko du eta horretarako ura azenarioaren barnera sartuko da. Horrek eragiten du azenarioa handitzea.
Gatzetan uzten dugun azenarioa berriz, txikiagotu egiten da. Kasu honetan ere kontzentrazioak berdintzean datza gakoa. Kontua da, urak gatz asko duela eta gatz hori diluitu dadin azenarioak barnean gordetzen duen ura hartzen du.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina